Kimua Group “rail Live 2020” Kongresu birtualera konektatuko da abenduaren 1ean eta 2an, tren sektoreko aktore garrantzitsuenak bilduko dituen nazioarteko ekitaldira. Topaketa Madrilen bertan egitekoa bazen ere, Covid-19ren pandemiak eragindako egoera dela eta, telematikoki egingo da. Horrela, ugaritu egiten dira kongresu arrakastatsu bat antolatzeko aukerak, tren sektoreko enpresa garrantzitsuenak (nazionalak zein nazioartekoak) elkartzeko.
Rail Live Madril 2020 programaren helburua 300 tren sektoreko aditu baino gehiago elkartzea da, balio-kate osoa biltzen duten jarduerak azaltzeko eta gai kritikoenak eztabaidatzeko hitzaldiak emateko. Horrez gain, datorren urterako joera garrantzitsuenak ere aurkeztuko dituzte, besteak beste, industriaren eraldaketa berrikuntza digitalari, eraginkortasun operatiboari eta nazioarteko garapenari dagokienez.
Rail Live Madrid ekimenaren 2020ko edizioa modu digitalean egingo da; hori dela eta, antolatzaileek trenbide-sektoreko 5.000 profesional eta lider baino gehiago bertaratzea espero dute, teknologia, ingeniaritza zibileko irtenbideak, materialak eta eraikuntza bezalako gaiak barne hartuta, besteak beste.
Tren sektoreko produktuak eta kargak manipulatzeko, igotzeko eta garraiatzeko irtenbideetan aditua den heinean, Kimua Group Rail Live 2020 Madrid-ko sistemara modu telematikoan konektatuko da. Izan ere, tren sektoreko industrientzako soluzio espezifikoak eskeintzen ditu Kimuak, beharren arabera eskaintzeko gaitasunarekin, modu guztiz pertsonalizatu eta egokituan.
Gainera, gure soluzio guztiek kalitate-ziurtagiriak dituzte, hala nola ISO 9001, ISO 14001, ISO 3834 edo ISO 45001, martxan jartzen diren bitartean segurtasuna eta eraginkortasuna bermatzeko helburuarekin.
Hori dela eta, Kimua Group tren sektoreko industriarako eragile garrantzitsua bihurtzen da – Bai nazioan bai nazioartean – sektoreko produktuak jasotzeko, manipulatzeko eta garraiatzeko prozesuak errazten eta hobetzen dituzten konponbide edo soluzio erabilgarrienak ziurtatzeko konpromisoa hartzen baitugu.
Azken batean, Rail Live 2020 aukera paregabea da tren sektoreko adituek joera berriak eta aurrerapen teknologikoak aurkitzeko aukera izan dezaten, sektoreak aurrera egiten jarrai dezan eta hurrengo urteari begira modu ezin hobean gara dadin. Eta Kimuak berebiziko garrantzia du aurrerapen horretan.
Kimuak bat egingo du Wind Energy Hamburg 2020 topaketa digitalarekin, 2020ko abenduaren 1etik 4ra bitartean. Egun horietan, azoka % 100 digitalean egingo da Covid-19ren ondorioz, eta funtsezko topagune izango da sektore eolikoko enpresentzat. Wind Energy 2020 bi urtean behin egiten den azoka da, eta sektore eoliko eta energetikoko nazioarteko adituen arteko hitzaldiak eta eztabaidak eragiten […]
Developing industrially complex infrastructure projects always brings a wide variety of challenges. And handling and transporting large components is one of the most delicate. All the various components must be handled with precision, effectiveness and careful use of resources, above all, in terms of time, efficiency and safety. Properly designing tools for transporting heavy loads […]
Any major installation or project requires a considerable amount of advance planning. Within this planning, it’s not just economic factors or deadlines and implementation phases that come into play. Nowadays, environmental sustainability is a crucial element. To contribute to a lower environmental impact, sustainability factors have to be taken into account, including – among others […]