Kimuan bezeroari une oro laguntzen diogu, eta, horregatik, oso garrantzitsua da gure soluzioak prest jartzea, bai eta bizitza errealean jarduteko ardura duten teknikarien prestakuntza ere.
Gure bezeroekin joaten gara behar den lekura, lehenengo funtzionamendu probak egiten ditugu on-site, teknikariak trebatzen ditugu eta dena prest uzten dugu gure bezeroak bere operatibarekin etenik gabe has daitezen.
Gainera, Kimuan, salmentaren osteko zerbitzua, konponketak teknikoak edo gorabeherak kudeatzea baino zerbait gehiago da; gure teknikariak arduratuko dira arazoak konpontzeaz eta ahal den neurrian aurreikusteaz.
Salmentaren osteko zerbitzu teknikoan, neurrira definitutako eta espezialista batek egindako hainbat ekintza sartzen dira, gure irtenbideen arazoei aurrea hartzeko edo konponbidea emateko. Kimuan garrantzia ematen diogu zerbitzu fidagarri eta egokia eskaintzeari, badakigulako ezinbestekoa dela horrela egitea; izan ere, gehienetan gure ekipoak ezinbestekoak dira gure bezeroen egunerokoan.