Ongi etorri Kimuako karga-proben laborategira. Bertan, karga astunak jaso eta manipulatzeko erronka handiei erantzuteko zerbitzuen zerrenda zabal bat osatu dugu.
Kimuako karga-proben laborategiak bi proba banku ditu: Lamia, 1.000 tonako gaitasunarekin, eta Basajaun, 5.100 tonarakoarekin. Basajaun, itsasoaren ondoan kokatzen da eta merkatuko proba banku handi eta moldakorrenetako bat da, estandarizatu gabeko eta konplexutasun handiko jasotze soluzioen karga probetarako diseinatua.
Karga-proben paketea zerbitzu osagarriekin osatzen da, hala nola saiakuntza ez suntsitzaileak (SES), hirugarren entitateen egiaztapenak eta laser neurketak proben aurretik eta ondoren.
Kimuaren helburua bezeroei leku bakar batean zerbitzu-zerrenda oso bat eskaintzea da, baldintzarik seguruenetan eta nazioarteko ziurtapen-erakunde nagusien babesarekin.